2018/02/02

Bariku arratsaldero eskaintzen da BERMESEX Bermeoko Sexologia Orientazino Zerbitzuaren aurrez-aurreko arreta zuzena


Bermeoko Udalak sexualidadeari buruzko informazinoa eta orientazinoa emoteko BERMESEX zerbitzu publikoa, doakoa eta konfidentziala emoten dau astero.

Bermesex, Bermeoko Sexologia Orientazio Zerbitzua, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean eskaintzen da, barikuro. Zerbitzuaren helburua da sexualidadearen eta sexuaren bizipenean modu onuragarriak eta mesedegarriak bilatzeko orientazinoa emotea.

Bermesex zerbitzuko adituak, hainbat gairi buruzko orientazinoa emoten dau bariku arratsaldero Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, besteak beste: sexu bidez transmititutako gaixotasunak (STG), antisorgailuak, tabuak, sexu orientazinoa...

Bermesex zerbitzuaren bidez, herriko eta eskualdeko gazteei lagundu gura jake modu partikularrean ezagutu, onartu eta adierazo daitezan, holan, euren adineko beste gazte batzuekaz hartu-emonak izateko modu onuragarriena bilatzeko. Helburu hori lantzeko gazte, familiarteko eta profesionalakaz egiten da lan. Holan ba, zerbitzua gazteei, gazteen gurasoei eta gazteekaz lan egiten dabenei (irakasleak, hezitzaileak, begiraleak, e.a.) zuzenduta dago.

Aurrez-aurreko arreta zuzena barikuro eskaintzen da, 16:00etatik 17:30era, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko bigarren solairuan. Ganera, profesionalakaz koordinatzeko aukera be badago.

Orientazinoaren bidez, profesional ezbardinekaz eta familia kideekaz alkarlanean, ume, gazte, familia eta hezkuntza baliabideen arazoei urtenbideak topateko bideak hausnartuko dira, egoera bakotxean esku hartzeko modu, eragile eta ekintza egokienak aztertuz. Ganera, proposamen ezbardinak eraiki daitekez, esate baterako: sexu hezkuntza programak, guraso eskolak, profesionalentzako ikastaroak, berbaldiak, informazino kanpainak, e.a.

Teknologia barriek aholkularitza ekintzak burutzeko aukerak zabaldu dabez, besteak beste, sare sozialak, skype bidezko bideokonferentziak, txata, e.a. Holan ba, Bermesex zerbitzuak orientazinoa on-line eta telefonoz egiteko aukerak eskaintzen dauz, hain zuzen be:

  e-posta: bermesex@bermeo.eus
•  Telefonoa: 644 898 661 (Arreta orduetatik kanpo deituz gero, mezua itzi daikezu erantzungailuan, zure telefonoagaz, eta zugaz hartu-emonetan jarriko gara)
  Skype: orientazio.zerbitzua
  Facebook: Orienta Zerbitzua
  Twitter: @sexorienta 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.